berriak
mp3
irudiak
diskografia
kontzertuak
hitzak
bisita liburua

 

LEIHOTIKAN taldea 1992 urtean sortu zen; Aitor (baxua), Patxi (kitarra), Gorka (ahotsa) eta Kike
(bateria) partaide zirelarik.

Diru eta lokal falta zela eta arazo haundiak izan zituzten baina hala ere leihotikanen lehenengo
kantak sortu ziren.
Hurrengo urtean Kikek taldea utzi eta Titi sartu zen. Azken hau Mutilados taldean egona zen jadanik
eta Punkirekin batera hau da gaur egungo formazioa.

Urte hau lokalean abestiak egiten igaro zuten eta 1995eko urtarrilean beraien lehenbiziko maketa
grabatu zuten. Maketa honek kalitate eskaxa zuen eta batez ere lagunen artean banatua izan zen.
Horrela kontzertuak ematen hasi ziren (Martxoaren 15ean Doktor Divagorekin Altsasuko gaztetxean
eman zuten beraien lehendabiziko kontzertua), 1996ko Urria arte.

Urte honetan beraien bigarren maketa grabatu zuten Arrasateko Shot! estudioetan. Hurrengo urtean
El Gallinero Recordsekin kaleratu zuten Zerumugak izenburuarekin.
1998an Gor Disketxeak disko bat kaleratzeko eskeintza luzatu zien eta hala gertatu zen. Apirilean
Sonido XXIn grabatu ondoren Leihotikanen lehenengo diskoa ekainean kaleratua izan zen
Hemen ez da ezer aldatzen izenburupean.
Diskoa grabatu arte hogeitamar kontzertu inguru eman zituzten. Ondoren Mikel bigarren
kitarrajole gixa sartu zen eta kontzertuen zerrenda nabarmen igoko zelakoan, hasieratik taldea
gertutik jarraitu zuen lagun bati (Punki) uzten zaio jendeak taldearekin harremanetan jartzeko
lan neketsua. 1999an Mikel taldetik irten zen, hala ere kontzertu zerrendak aurrera egin zuen orotara
ehun kontzertu baino gehiago jo arte.

2000. urtean karrikaratu zuten beren bigarren diskoa.Grabaketa Sonido XXI estudioetan urtarrilaren
29 eta Otsailaren 10 bitartean egin zen. Disko honek LUR du izenburua.
Lan honetan taldearen 13 abesti berriz gain, Itoiz taldearen "Clash ta Pistols" kantaren bertsioa ere
aurkitzen da, eta berriz ere Iñigo Ibarra bertsolariaren bertso bat, Gizaxoa,oraingo honetan
Hemendik at! taldeko Iker Sadabaren laguntzaz egina.

2001. urtean, arazo batzuen ondorioz, taldeak zuzenean gutxiagotan jo izan zuen.
Urte honen amaieran bi disko bildumatarako kantu pare bat grabatu zuten
Abesti hauetariko bat ("Kamile hartza"), Nafarroa.Hitza dantzan diskoan ageri zen, hainbat talde
naparrekin batera.
Bigarrena, "mendizaleak" kanta ezagunaren bertsioa da, aekantuz diskoan agertu zena.

Urte gorabeheratsu pare bat eman ondoren 2003. urteko erditsuan hirugarren diskoa grabatzeari
ekin zioten, lan hau urte bereko irailean kaleratua izan zen.
Munduaren leihoa izenburupean eta 16 kantuz osaturik, 3. disko hau "el sotano" estudioan grabatua
eta nahasia izan zen, Iker Piedrafita soinu teknikaria izan zelarik.
Kanta guztiak Leihotikan-enak dira ondorengo salbuespenekin:
"euskaldunak gara" eta "zerbaitetan sinetsi", herrikoia eta Youth brigade-rena hurrenez hurren.
"Euskaldunak gara" kantuaren doinua herrikoia izanik ere, hitza Iñigo Ibarrarena da.

2004ko hasieran taldea zuzenean jotzen ibili zen, baina berriro ere etenaldi bat egin behar izan
zuten taldekide batek hanka apurtu zuela eta. Urte honetako amaieran taldea eszenatokietara itzuli
zen eta 2005ko hasieran kantu bat grabatu zuten ("zaharkituriko fedea") Baionako Gure irratia -ren
alde, Euskal Herriko beste talde askorekin batera.

2006ko otsailaren bigarren hamabostaldian Ilunago, ederrago grabatu zuten. Musikalki, disko honen
edukiei erreparatuz gero abiadurak nahiz ahots doinuek jarraitzen dute kantuen ardatz izaten, hala
ere lan honetan ohi baino instrumentazio handiago aurkitzen dugu.
Oinarria sendotu egin zuten, dena Gorkaren ahots pertsonalak apainduta eta Punk-rock edo HC
formatuko abestiak badira ere, beste ukitu eta ñabardura batzuk somatu ahal dira, beste musika
batzuen eragina, disko anitza sortuz.
Edukien artean pasarte sakon edo ilunak (“ilunago, ederrago”, “egonezina”...) zein koloretsuagoak
(“zure soineko urdina”, “zabal dezagun euskara”...) entzun ahal ditugu, baita Ezin Izan taldearen
bertsio bat ere (“no oirás”).
Azkenik, 14 kantuak ez ezik, bertso bat ere aurkitzen dugu (“korapilatuak”), aurreko lanetan bezala
Iñigo Ibarrak eginda, oraingoan tronpetak, panderoak eta trikitixak lagunduta.

Pixkanaka aitzina jarraitzea eta laixter zuen artean egotea espero dugu.
Besterik gabe esker aunitz eta agur bero bat.

(Patxi, Aitor, Punki, Titi eta Gorka)

Harremanetarako: 610 067 129
leihotikan@cin.es