Irudien
diseinua: IRAULI SORK
|
|
[04-07-2008]
Bihar, uztailak 5,
arazo pertsonalak direla eta, ezin izanen dugu jo Zallan (Bizkaia).
Benetan sentitzen
dugu han ez izatea eta barkamena eskatzen diegu bai antolatzaileei bai kontzertuan bertaratuko diren guztiei.
[2007-08-08]
Natxituko
(Bizkaia) argazkiak ikusteko (2007-08-03).
Joseba
Barrenetxeak egindako argazkiak
[2007-08-08]
Dagoeneko
dugu myspacen gure gunea:
http://myspace.com/leihotikan
[2007-02-19]
Kontua
dexente luzatu bada ere, azkenean badaude taldearen kamisetak
eskuragai
Gor-en orrialdean eskerrik asko zuen pazientziagatik.
[2007-02-19]
Pasa den otsailaren 3an grabatu genuen gure ekarpena izanen
dena Iruñeako Peñen Elkartearen diskorako; grabazioa
"El Sotano" estudioan egin genuen eta Iker Piedrafita
aritu zen teknikari lanetan. Kerobia-ko Mikelek sekulako kolaborazioa
egin zigun akordeoia joz eta Iñigo Ibarrak euskaratu
zuen letra. Ekaina aldera Artsaia aretoan eginen da kontzertu
bat disko hau aurkezteko.
[2006-12-14]
“Kontzertu
etenaldi” hau probestu nahi dugu disko bilduma bateko
kantu bat prestatu eta grabatzeko. Disko hau Iruñeko
Peñen Federazioak argitaratuko du eta Leihotikanek ez
ezik beste talde askok ere parte hartuko dute (Gualitxo, Mr
Fylyn, Lendakaris Muertos, Banda Batzoki, El señor Ramón,
La lengua de trapo, Los del riego, Foraletes, El color de la
duda, Mr Moshing, Dikers, Koma...orotara 16 talde, den-denak
Iruñekoak).
Disko hau bikoitza izanen dugu, alde batetik Peñen ereserkiak
egonen dira, lau txarangak jota eta peña bakoitzeko bazkideek
beraiek kantatuta.
Bestetik ereserki hauen guztien bertsioak izanen ditugu, musika
talde bakoitzari ereserki bat dagokio, guri tokatu zaigun bertsioa
San Fermin peñarena da, horretarako euskaratu eginen
dugu.
Egitasmo honen epeak betez gero diskoa maiatzaren bukaeran izanen
da kalean.
[2006-12-08]
Lehengo egunean, abenduak 2, Zaldibarko gaztetxean egin genuen
aurtengo azken kontzertua, beraz bukatutzat eman dugu "ilunago,
ederrago" diskoaren aurkezpen bira. Era berean
iragarri nahi dizuegu urtarrilean berriz hasiko garela kontzertuak
ematen eta saiatuko gara deitu gaituzuen lekuetara joaten.
Hemendik
eskertu nahi diegu kontzertu hauetan guztietan gurekin batera
aritu diren lagunak, taldeak, publikoa eta antolatzailei.
[2006-12-08]
Dagoeneko
deskargatzea duzu Ilunago,
ederrago bideoklipa. Bideo hau taldeak berak grabatua
eta ekoiztua izan da.
[2006-12-08]
"Berriak"
atal berri honen bidez saiatuko gatzaizkizue taldearen gora-beherak
ematen eta Leihotikanen inguruan suertatzen diren nobedade
guztiak jakinaraziko ditugu.
|